“Lópezek lasterregi eman du amore murrizketen aurrean, autogobernuaren alde gogorrago ekin zezakeen arren”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren presidenteak Patxi Lopezi leporatu dionez “lasterregi eman du amore” PPren Gobernuak adostu dituen murrizketen aurrean. Baieztatu duenez “gogorrago egiterik badago” autogobernuaren alde egiteko.

Andoni Ortuzar (EAJ-PNV) 18Uztailak
2012
2012 UztailaK 18 |
Berria

PARTEKATU

Radio Euskadiri eskaini zaion elkarrizketan azaldu duenez “ jokalari txarraren amarrua” da  Patxi Lopezen aldetik Euskadi eredua beretzat hartzea. Gaineratu duenez “ bidegabea” ere bada , “hiru urte daraman Gobernua izan delako, Euskadi eredu honetatik jaso duen oinordekotza xahutu duena”.

Ortuzarrek baieztatu du EAJ-PNVk krisialditik irteteko duen bidea “ oso bestelakoa da”  Mariano Rajoy eta Patxi Lopezenarekin alderatuta. Bere hitzetan, Lopezek “goizegi ikusi du Gobernu Zentralaren neurrien aurrean ezin dela ezer egin”. "Egiterik badago, eta egin beharra dago. Bizkaiak zabaldu du horretarako bidea” gaineratu du. Bere ustetan “aurre egin behar zaio” Gobernu Zentralari, eta erakutsi egin behar zaio “Euskadik errezeta horren beharrik ez duela” .

Interesatu Zaitez