Azkuna mundu osoko alkaterik onena izan daiteke

Iñaki Azkuna izan daiteke munduko alkaterik onena, eta hau ez da “bilbainada” bat. Toki gorenean dauden 25en artean dago 2012ko Word Mayor izateko, hasieran aurkeztutako ehunen artetik. Bozketa irekita egongo da urrira arte, eta abenduan ezagutuko dugu non den munduko alkaterik onena . Europar lehiakideen artean daude Matteo Renzi Firenzekoa; Freddy Thielemans Bruselakoa, edo Ahmed Aboutaleb, Rotterdamgoa; baina kontinente guztietako herrialdeetako aurkariak daude : Perú, Txile, Kanada, Turkia, Indonesia edo Nigeria.

Azkuna  mundu osoko alkaterik onena izan daiteke 02Uztailak
2012
2012 UztailaK 02 |
Berria

PARTEKATU

2000 urtetik aurrera, hainbat sari jaso ditu Azkunak. Denetan aitortu da Bilboren eraldaketa, garbitasuna, gardentasuna,arkitektura eta kudeatzea.2011 urtean, Azkuna Frantziar Errepublikako Ohorezko Legioko Ofizial izendatu zuten, Frantziar Gobernuak ematen duen saririk gorenena da eta Azkunari eman zioten kulturartekotasunaren alde egiten duen lanagatik. Oraingo honetan,berriz, askoz handiagoa da erronka.  .

Urteko alkaterik onenaren izena abenduan ezagutuko den arren, azken 25en artean egotea, berez da saria. Lehen momentuan 100 hautagai aurkeztu ziren, eta antolatzaileek oraingo 25ak aukeratu dituzte.

Interesatu Zaitez