Iñigo Urkullu, ondoen baloratutako euskal politikaria

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren presidentea da ondoen baloratuta daudenen zerrendako lehena. 10 puntutik 4,6ko puntuaketa jaso du. Horren aldean, Lopez lehendakariak 4,3ko puntuaketa jaso du. Hauek dira Soziometroak Eusko Jaurlaritzak egoera politikoaren gainean egin duen azterketan bildutako datuak. Horretarako 2.2564 pertsonari galdetu zitzaien maiatzaren 29tik eta ekainaren 2rako tartean

Iñigo Urkullu, ondoen baloratutako euskal politikaria 27Ekainak
2012
2012 EkainaK 27 |
Berria

PARTEKATU

Ondoen baloratuta dauden buru politikoei buruzko atalean, Urkullu dago lehen tokian, Aintzane Ezenarro Aralar taldetik kanporatu duten legebiltzarkidearen parean, biek 4,6ko puntuaketa lortu dutelarik. Honen ostean daude Pello Urizar EAren burua (4,5), Patxi Lopez Lehendakari eta PSE-EEren idazkari nagusia, Mikel Arana Ezker Anitza-IU taldeko burua (4,2); Antonio Basagoiti PPren presidentea (2,9) eta   Gorka Maneiro UPyD taldeko legebiltzarkidea (2,8).

Interesatu Zaitez