Urkulluk krisiaren kontrako eta bakearen aldeko Estatu itunak eskaini dizkio Rajoyri

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren presidenteak Mariano Rajoy espainiar Gobernuko Presidentearekin izan duen bileraren ostean azpimarratu duenez “krisi ekonomikoa da agenda markatzen duena. Egoera honek denen arteko elkarrizketa politikoa exijitzen du”. Urkulluren hitzetan “alderdien arteko elkarrizketa da ekimen politikorako oinarrietako bat. Euskal errealitateak bereziki, elkarrizketa ireki eta anitza eskatzen digu”.

Urkulluk krisiaren kontrako eta bakearen aldeko Estatu itunak eskaini dizkio Rajoyri 26Ekainak
2012
2012 EkainaK 26 |
Berria

PARTEKATU

Jeltzaleen buruak azpimarratu duenez “gaurko topaketa hau hiru gairen inguruan garatu izan da. Lehenengo eta behin, alor ekonomikoa.Jabetuta gaude zer nolako zailtasunak bizi ditugun. Jakin izan dugu Europatik gure alde egin dezaketena. Alde batetik dago finantza sistemaren zati bat erreskatatzeko laguntasuna, eta bestetik dago ekonomia berrabiatzeko neurriak proposatzea. Orain eskatzen ari garena da irmotasun handiagoa guk gure alde egin dezakegunari dagokionez”.

Urkulluk era berean azaldu duenez, bilerako bigarren gaia izan da Euskadiko Bakea. “Rajoy Presidenteari esan diogu une hau baliatu beharra dugula. Euzko Alderdi Jeltzaleak leialtasuna eta zuhurtasuna jarri du. Leialtasuna eta zuhurtasuna gauzak egiteko. Ez denbora pasatzen uzteko. Gaurko honetan errealitate egin da Bakeari aukera eman behar zaiolako ideia. Gobernuari azaldu diogu une honek duen garrantzia. Bizi eta partekatzen dugun Bake gosea arrakastaz asetzeak duen garrantzia”.

Bilerako hirugarren gaiaren inguruan, EBBren presidenteak zera azpimarratu du “hitz egin dugu Europan egiten ari den berregituraketa ekonomikoak Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan izan dezakeen eraginaz. Zentzu honetan azaldu egin dut Kontzertuak eta Hitzarmen Ekonomikoak duten garrantzia. Denontzat da ona. Berretsi egin dugu sistema hau hemen eta Europan errespetatzeko eta babesteko eskaria. Errespetua eta babesa birzentralizatzeko eta berdintzeko joera argien aurrean. Frogatuta geratu da euskal zerga sistemak funtzionatu egiten duela. Eskumenak ondo kudeatuta, seriotasunez eta zorroztasunez gestionatuta, ondorio baikorrak ekartzen ditu hazkunderako eta ongizaterako”.

Interesatu Zaitez