Urkulluk estatu mailako “konpromisoa” eskatu du, “egoera beldurgarriaren“ aurrean “jarduera partekatuari” ekiteko

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren presidenteak baieztatu duenez estatu mailako “konpromisoaren” beharra dago, “egoera beldurgarri” hitzez kalifikatu duen egoera ekonomikoaren aurrean “ jarduera partekatuari” ekiteko.

iñigo urkullu, eaj-pnv, 15Ekainak
2012
2012 EkainaK 15 |
Berria

PARTEKATU

La Sexta telebista kateari eskainitako elkarrizketan, talde jeltzalearen buruak berretsi egin du prest dagoela “estatuko itunak  birdefinitzeko ahalegin,esfortzu eta konpromisoan” parte hartzeko. Urkullu, biziki kezkatuta agertu da finantza erreskatearen osteko oraingo egoera ekonomikoaren aurrean; “beldurgarri” izena eman dio berak arrisku prima 540 puntutan dagoelako egoerari.

"Iragan larunbat eta igande goizean ematen zuen nazioarteko merkatuen aldetik konfiantza giroa emango zela, eta gaurko honek berehalako ekinbidea eskatzen du”. Bere hitzetan, premiazkoa da estatu mailan “ahalegina, diagnosi partekatua eta konpromisoak hartzea, denon artean lanari ekiteko oinarriak ezar ditzagun”.

Interesatu Zaitez