“Ematen du Espainiar exekutiboak subiranotasunik ez duela”

Iñigo Urkullu EAJren EBBren presidenteak aditzera eman duenez, une honetan “inork ez daki” nork gobernatzen ote gaituen; eta azpimarratu egin du ematen duela “Espainiar Exekutiboak subiranotasunik ez duela” une hauetan bizi den egoera kudeatzeko, “beste instantzien inposaketen arabera ari delako”.

“Ematen du Espainiar exekutiboak subiranotasunik ez duela” 12Ekainak
2012
2012 EkainaK 12 |
Berria

PARTEKATU

RNE irratiari eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, bere ustetan finantza sistemarako erreskateak “ondorioak ekarriko ditu” Espainiar estatuko ekonomiarako. “Guk atzokoan, oposizioko gainerako taldeekin batera eskatu genuen Gorte Nagusietan Gobernuko presidentearen premiazko agerraldia, orain gertatzen ari dena azal dezan” gaineratu du

Zentzu honetan esan duenez, EAJk Estatu ituna eskatu zuenetik hiru urte igaro eta gero “batek daki zer nolako nahasketa instituzionaletan mugitzen ote garen, batek daki nork gobernatzen ote gaituen”. “Eta hau esaten dut Espainiar Gobernua batekoa ala bestekoa izanik, PSOEkoa ala PPkoa, ez baitute subiranotasunik egoera beren eskuetan dagoela erakusteko” azaldu du.

Interesatu Zaitez