Urkulluren ustetan Lopezek “ez du beste urte bete“ iraun behar, eta arduragabe jo du zentsura mozioak aurkeztea proposatzea

Iñigo Urkullu EAJren EBBren presidenteak aditzera eman duenez Patxi Lopezek “ez du” Eusko Jaurlaritzaren buruzagitzan beste urte bete egin behar; aldi berean, “arduragabe” jo du oposizioari zentsura mozioak aurkeztea proposatzea, hauteskunde aurreratuak deitu beharrean.

iñigo urkullu, eaj-pnv 09Maiatzak
2012
2012 MaiatzaK 09 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Cope irratiari eskainitako elkarrizketan, Urkulluk gogoratu duenez, PPrekin zuen ituna apurtu ondoren, PSE-EE alderdiak 25 boto baino ez ditu Euskal Ganberako 75 botoen artetik. “2012 urtean, aurrean dugun krisi honekin eta legegintzaldia amaitzeko urte bete falta delarik, lehendakariak arduraz jokatu beharko luke eta guztiz alderantzizkoa egiten ari da” gaineratu du.

Azaldu duenez “ezin liteke atzokoan irten zen jarrerarekin irten”; “errespetu falta” iruditu zaio Urkulluri, “oposizioko inork ezin diola hauteskundeak aurreratzerik eskatu” esan izana. 

Zentzu honetan, Urkulluk zehaztu du “egoera eta beharrizana” dela “Gobernu egonkorra” exijitzen duena. “Gure ustez, ez da onargarria, urte bete faltan, egoera hau bizitzea eta Lehendakariak oposizioko alderdikoi zentzura mozioak aurkeztea proposatzea” esan du.

Interesatu Zaitez