79 zuzenketa hazkunde ekonomikora eta enpleguaren sorrerara bideratuta

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak 2012rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Egitasmoaren inguruko 79 zuzenketa partzial erregistratu ditu gaur goizean. Euzko Abertzaleak taldeak ez ditu onartzen Rajoyren Gobernuak aurkeztu dituen kontuak, apirilaren 25ean bertan, osoko zuzenketak eztabaidatzeko debatean aditzera eman zuenari jarraiki.

Josu Erkoreka EAJ-PNV 27Apirilak
2012
2012 ApirilaK 27 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVk ESTATUKO AURREKONTU OROKORREI EGINIKO 79 ZUZENKETA ERREGISTRATU DITU, DENAK HAZKUNDE EKONOMIKORA ETA ENPLEGUAREN SORRERARA BIDERATUTA

EAJ-PNVren Diputatu Taldearen aburuz, kontu hauek ez dute ekonomia berpizten lagunduko, atzeraldi handiagoa eragingo dutelakoan. Exekutiboak aurkeztu dituen Aurrekontu Orokorrek inbertsio publikoa murrizten dute, eta arriskutan jartzen dute oraingo hazkundea: I+G+Bn egingo den inbertsioa beheratzen dute, etorkizuneko hazkundea hipotekatuz; eta enpleguaren sorrera baldintzatzen du, enplegurako politika eraginkorretarako partidak murriztuz. 

Horiek datu eta baldintza guztiak kontuan harturik, EAJ-PNVk 79 zuzenketa aurkeztu ditu “oraingo eta etorkizunerako hazkundera, eta enpleguaren sorrerara bideratuta” arrazoitu du Josu Erkoreka Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak.

79 zuzenketa hauek 3.541 milioi euroko kopurua egiten dute. Lehenik eta behin, egungo hazkundea bultzatu asmoz azpiegituren eraikuntza eta eguneratzera bideratutako zuzenketa sorta aurkeztu du Euskal Taldeak. Aurrekontuen gaineko Lege Egitasmoak 321 milioi euro jartzen ditu Abiadura handiko Trena egiteko, eta 338 milioi izan ziren iazko aurrekontuetan onartu zen partida. Euzko Abertzaleak taldeak hasierako kopuru hori 12 milioitan igotzea exijitzen du ADIFerako, AHTren geltokiak egiteko, Gobernuak aurkeztutako aurrekontuetan ez baita egitasmo horietarako partidarik antzematen.

Bestetik, bigarren zuzenketa sorta etorkizuneko hazkundera bideratuta dago. 1200 milioiko balioa du I+G+Bra bideratutako zuzenketa sorta honek. Horietatik 79,2 milioi dira Euskadiko egitasmo eta erakundeetarako. Jeltzaleen taldeak ezinbesteko jotzen du sektore honetako inbertsioak berreskuratzea, ikerkuntza zientifiko eta teknologikoaren garapenerako, eta garapen teknologiko eta industrialera begira, etorkizuneko hazkunderako oinarriak ezarriz. EAJ-PNVk ikerkuntza sektore produktiboan aplikatzea sustatu nahi du.

Euzko Legebiltzarkideen taldeak era berean aurkeztu ditu 1700 milioi euro hartzen dituen beste lau zuzenketa, enplegua sortzeko dagoen beharrean oinarrituta, eta aurkeztu diren kontuen arabera enplegurako politika aktiboetan aurreikusi den 1500 milioiko murrizketaren aurrean. 

Beste aldetik ere, Aurrekontuen Lege Egitasmoan beherakada handia ematen da Euskadirako izango ziren partidetan; horren aurrean, Euzko Abertzaleak taldeak kopuru hori 170 milioitan jarri nahi du Euskal Autonomi Erkidegorako egitasmotarako ( gaur egun 31 milioi) eta 8 milioi gehiago jarri nahi ditu Nafarroako egitasmoetarako.

Interesatu Zaitez