EAJ-PNVren oharra

EAJ-PNVk “ Ezker Abertzaleak” batzuen eta besteen artean ezartzen dituen baldintzen pean, prozesuak nahasten dituela alde batera utzita, itxaropentsu agertu nahi du ETAk zentzu bereko adierazpena egingo duelakoan, ETAk eragindako kaltea aitortzearen eta ETAk kaltetutako biktimekiko erakutsi den babes eta sentsibilitate eskasaren inguruan. Ezker Abertzaleak urrats bat eman du, eta ETAk zentzu bereko beste pausuak eman behar ditu.

Iñigo Urkullu, EAJ-PNV 26Otsailak
2012
2012 OtsailaK 26 |
Berria

PARTEKATU

EAJ-PNVk ez luke nahi,  “ezker abertzalearen “ jarduketa erretorika hutsa eta bere barne funtzionamenduan denbora irabazteko izatea . EAJ-PNVren ustetan “ezker abertzaleak” berak ere, bere taldearen aurrean ere badu prozesu berezituak identifikatzeko ardura- hauek   modu paraleloan kudeatu ahal diren arren- eta ETAren behin betiko desagerpenari lagun diezaiekete . Urrats hau, ETAren desagerpena alegia, zalantzarik gabe izango litzateke biktimen oroimenerako  eta orain arte baldintzapean egongo diren beste politika batzuk “ gizatiarrago” egiteko eragilea.

EAJ-PNVk ez du beharrezko jotzen “Egiaren Batzordea” eratzea. EAJ-PNVren ustetan euskal gizarteak argi eta garbi dauka  zer den  Euskadin  azken 34 urteotan gertatu dena, eta zein den ETA erakundeari dagokion ardura. Erakundeetan tresna nahiko badaude- Euzko Legebiltzarrean esate baterako- eta nahiko lan egin eta proposatu da jada, zeinetan EAJ-PNV ekiteko prest  eta gogoz egongo litzatekeen.

Interesatu Zaitez