Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza hiru euskal mendigoizaleak Bilbora iritsi dira Antartida zeharkatu ondoren

Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza Euskadira iritsi dira Antartida itsasoz itsaso zeharkatu eta Hego polotik igaro ondoren. Punta Arenasetik (Txile) honako 30 orduko hegaldiaren ostean, Iñurrategik bere poza adierazi du, eta onartu egin du “gogorrena” “egunez egun bizi izan dugun tentsioa” izan dela.

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza hiru euskal mendigoizaleak Bilbora iritsi dira Antartida zeharkatu ondoren 01Urtarrilak
2012
2012 UrtarrilaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Espedizio honetako kideek Antartikako izotz gaineko ibilbide gogorreko 2.200 kilometro  egin dituzte, sarritan kontrako haizearekin, lerak eramateko zoru oso zailarekin eta zero azpiko 45 gradurainoko tenperaturekin.

"Niretzat, helburua lortuta dago eta gu pozik gaude. Gogorrena izan da egunetik egunera bizi izan dugun tentsioa, egitasmoari uko egiteko arrazoiak eman ahal zizkiguten gauza asko zeudelako, hotzaz gain: lurzoru txarretik igarotzean pasatu dugun beldurra, ibilbide osoko sastrugi zorrotzak, oinetan sentsibilitatea galdu izana. Baina egunek aurrera zihoazen , gauzak irteten eta hotzaren gogortasuna leuntzen” azpimarratu du.

Juan Vallejok ere azpimarratu duenez  “ez da helburuen ehuneko ehuna bete” Maud Erreginaren Lurretan eskalatzerik izan ez delako “baina, baldintzak ikusita”, “balorazioa ona da”.

Amaitzeko, Mikel Zabalzak onartu du bere sentsazioa ere ona izan dela “baina halako espedizioak ez dira hainbatetan errepikatzeko, fisikoki oso gogorrak izanda ere, psikologikoki gogorragoak direlako”.

Interesatu Zaitez