Dimako zinegotzia den Josune Gorospe legebiltzarkidea Arratiako Mankomunitatearen presidente berria izango da

Josune Gorospe Euzko Alderdi Jeltzaleak Dimako Udalean duen zinegotzia izango da Arratiako Mankomunitatearen presidente berria, joan den ostegunean Mankomunitatea eratzeko Igorren egin den aparteko osoko bilkuran botorik gehien jaso duen hautagaia izan ondoren.

Dimako zinegotzia den Josune Gorospe legebiltzarkidea Arratiako Mankomunitatearen presidente berria izango da 01Abuztuak
2011
2011 AbuztuaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Gorospek, Bediako alkatea den Aitor Sorriketaren ordez presidente kargua hartu duenak, mahaikide jeltzaleen hamar botoak eskuratu zituen. Presidente berriak aurreko presidenteak ezarri zituen jardunbide estrategikoei eusteko eta horiek guztiak lantzeko asmoa adierazi du, batez ere Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuak eguneratu eta hobetzeko jarduketa guztiei dagokienez; ondoko hauek dira jarduketa nagusi horiek, besteak beste: hondakin-bilketa, gizarte-laguntza eta argiteria publikoa.

Interesatu Zaitez