Martxan dago Amorebieta-Etxanoko Jose Maria Azkuna egoitza berria

Egoitza berriak 112 egoiliarrentzako lekuak dauzka. 90 hitzartuak dira eta gainerako 22ak, berriz, titulartasun pribatukoak

Martxan dago Amorebieta-Etxanoko Jose Maria Azkuna egoitza berria 01Apirilak
2011
2011 ApirilaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Martxoaren 11n inauguratu zen Amorebieta-Etxanoko Jose Maria Azkuna egoitza berria eta dagoeneko hasita dago zentroa bertan arreta emango zaien lehenengo egoiliarrak hartzen. Mendekotasuna duten 112 nagusirentzako lekua dago.
Amorebieta-Etxanoko Udalak lagatako 3.085 metro koadroko orubean eraiki da Bizkaiko Foru Aldundiari atxikita dagoen egoitza hau. Gizarte eta osasun zerbitzuetarako Igurco Taldeak izango ditu bere gain zentroaren kudeaketa-lanak.

Jose Maria Azkuna egoitzak 112 egoiliarrentzako lekuak dauzka. Leku horietatik, 90 Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarturik daude eta gainerako 22ak, berriz, titulartasun pribatukoak dira. Gelak 70 dira, eta hiru modulutan banatu dituzte. Bainugelak egoiliarren beharrizanetara egokiturik daude eta bertan biziko direnentzako egongelak eta begiratokiak atondu dira, baita medikuek eta erizainek arreta emateko gelak ere.

Azpiegitura honek 6.990 metro koadro inguru ditu eta, esandakoez gain, fisioterapiarako eta errehabilitaziorako gelak, gimnasioa, sukaldeak, jangelak, garbitegia, ile-apaindegia, erabilera anitzeko gelak, kafetegia eta erabiltzaileak, bisitariak eta senideak bertan ibiltzeko tokiak dauzka.

Interesatu Zaitez