Inauteriak Amorebieta-Etxanon

Martxoaren 4an ekingo zaie, Perubele maltzurraren etorreraz, eta Inauterietako astearteak emango die amaiera martxoaren 8an

Inauteriak Amorebieta-Etxanon 22Otsailak
2011
2011 OtsailaK 22 |
Berria

PARTEKATU

Ostiralean, martxoak 4, arratsaldeko 17:30etik aurrera, umeen kontzentrazioa izango da Zelaieta parkean, Begira taldeak girotua. Txikienen mozorroak ikusteko lehenbiziko aukera izango dugu bertan.
Arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera Aratusteetako kalejirari, Zaparrada batukadaren partaidetzaz, Perubele maltzurraren aurkezpenaren ondoren. Ibilbidean indarren falta ez izateko, sagardoa eta txistorra hartu ahalko dira.
Egunari amaiera emateko Seiren musika taldearen kontzertua izango da Zornotza Aretoan gaueko 21:00etan hasita.
Larunbatean, martxoak 5, arratsaldeko 18:30ean hasiko da jaia, Nafarroa Zentroan, hirugarren adinekoentzako Aratuste Dantzaldiarekin. Jende guztiarentzako Inauteri dantzak izango dira, berriz, 19:00etatik aurrera, Zornotzako kaleetan zehar.
Ostean, iluntzeko 20:00etan, 11 eta 17 urte bitartekoen txanda dator, Zelaieta zentroko kontzertu gelan, diskoteka eta mozorro lehiaketa izango baitira bertan.
Gaueko 21:00etatik aurrera Marmara Marching Band arituko da herriko kaleak girotzen, zornotzarrak Aratusteez gozatzera bultzatuz.
Egunari amaiera emateko, 23:00etatik 02:00etara mozorro lehiaketa handia antolatu dute Luis Urrengoetxea kaleko ostalariek bertako tabernetan. Mozorrorik orijinalenak saria izango du: asteburu bat nekazaritza-turismoko etxe batean.
Igandean, hilak 6, egun lasaiagoa izango da, eguerdiko 12:00etan hasita herriko kaleetan zehar Inauterietako dantzak ikusteko parada eskainiko duena.
Despedida eta Perubeleren erreketa
Adinekoen mozorro lehiaketa eta dantzaldi-ikuskizuna izango dira martxoaren 8an, Inauterietako asteartean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Nafarroa Zentroan. Ordu berean, Zelaieta parkean, 11 urte bitarteko umeentzako mozorro lehiaketa. Zelaieta zentroko ludotekan eman ahalko dute izena txapelketa honetan parte hartu nahi dutenek.
Arratsaldeko 18:30ean hasiko da Aratusteetako kalejira, Zaparrada batukadak girotuta. Zelaieta parkean abiatuta, Zubiondo plazaraino iritsiko da, Perubele erreta agur esango baitzaie inauteriei bertan datorren urtera arte. Txikienentzako txokolatea eta diskoteka izango dira.
Eta garizuman murgildu aurretik, azken ekitaldia jaiei amaiera emanez: Bertanbera eta Okasientes herriko taldeen kontzertua Zelaieta zentroko kontzertu gelan gaueko 21:00etan.

Interesatu Zaitez