EBBren oharra Miguel Angel Idigorasek egin dituen adierazpenen inguruan

EAJ-PNVk onartezin jotzen ditu Miguel Angel Idigoras ETBren Zuzendariak Euzko Alderdi Jeltzalea Euskal Telebistan bizi den egoera jasanezinaren erantzule egiteko egin dituen adierazpenak. EAJ-PNVren esanetan halako adierazpenen ostean arreta desbideratzeko eta oraingo zuzendaritza taldeak Euskal Telebista Publikoa zuzentzeko eta kudeatzeko duen osoko ezgaitasuna arrazoitzeko beharra baino ez dago.

EBBren oharra Miguel Angel Idigorasek egin dituen adierazpenen inguruan 08Azaroak
2010
2010 AzaroaK 08 |
Berria

PARTEKATU

ETBren zuzendarik tokiz eta denboraz kanpo egin dituen adierazpen ezegokien bidez Euskal Telebistan dagoen ondoezaren benetako zioa ezkutatu nahian dabil: kazetari bati inposatu nahi izan zaio berak idatzi ez duen testua izenpetzea, guztiz argia izanik testuaren helburu politikoa.

Honekin batera gertatu da EAJ-PNVrentzat benetan larria zen gertakaria: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak ETBko albiste zerbitzuen “helburutako bat PSE eta PPren arteko hitzarmenaren funtsezko alderdiak garatzea“ zela esateko egin dituen adierazpenak

Gertakari multzo honek Euskal Telebista eraman du guztiz jasanezina den egoerara. Kudeaketa lanetik ateratzen diren datuak argiak dira. Gizartean ospe ona galdu dute eta urte betean ikus- entzuleriaren erdia baino gehiago galdu da. Datu hauek zalantzan jarri dute ETBren egitasmoaren bideragarritasuna eta atzera bueltarik ez duen egoerara eraman dute zuzenean edo zeharka Euskadiko 3000 famili hartzen dituen egitasmoa.

Datozen egunotan, Euzko Alderdi Jeltzaleak Eusko Legebiltzarrean eta EITBren Kontseiluan emango du egoera larri honen berri. Organo hauetan, EAJ-PNVk Alberto Surio EITBren Zuzendari Nagusiari eskatuko dio Euskal Telebistaren zuzendariak egin dituen adierazpenak berretsi ala zuzen ditzala.

Interesatu Zaitez