Aitor Esteban: “RAEk abertzale diren edo ez diren hainbat euskal hiritar iraindu ditu, abertzale hitzaz eman duen definizioarekin”

Aitor Esteban Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak RAE erakundeari "errespetua eta zorroztasun handiagoa" eskatu dio "hitzen esanahia definitzeko orduan"; are gehiago "hitz hauek beste hizkuntzetatik datozenean". Jeltzalea zorrotz mantendu da zera esan duenean "gizarte honetako gehiengo zabal bat, abertzalea zein abertzalea ez dena, RAEk iraindua izan da". "Egin behar gutxienekoa zen Euskaltzaindia, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofizialari galdetzea" esan du. Berretsi duenez "espero dezagun espainiar erakundeak emandako definizioa berehala zuzendua izan dadila".

Aitor Esteban: “RAEk abertzale diren edo ez diren hainbat euskal hiritar iraindu ditu, abertzale hitzaz eman duen definizioarekin” 30Uztailak
2010
2010 UztailaK 30 |
Berria

PARTEKATU

Aitor Estebanek azaldu duenez "RAEk ez dio hitzaren etimologiari arretarik eman. Gaztelaniaz nahi duten eran interpretatuko dute, baina euskaraz   'abertzale' hitzak "aberri zalea" esan nahi du, hitz bi hauek lotzean sortzen delako. Madrilen erabili ahal izango dute, baina hemen "abertzale" hitzak  "euskal patriota" esan nahi du. Ez du inolako zerikusirik ezker erradikalarekin. Asko gara alderdi abertzaleak. Beste behin ere, RAE guztiz errespeturik gabeko agertu da euskaldunekiko".

Interesatu Zaitez