Eusko Legebiltzarrak uko egin dio Euskadiko armarritik lehen Nafarroaren armarria hartzen zuen zuriunea kentzeari

Eusko Legebiltzarrak errefusatu egin du Euskal Autonomi Erkidegoaren armarria modifikatzea eskatzen zuen PP eta UPyD alderdiek aurkeztutako proposamena. Honen bidez, Euskadiko armarritik kendu nahi zuten, Auzitegi Konstituzionalak kentzea inposatu zuen arte, Nafarroa Erreinuaren armarriak hartzen zuen gunea. Andoni Ortuzar, EAJ-PNVren BBBren lehendakariak, aditzera eman duenez, ekimen honen bultzatzaileei "ez zaie axola armarria, Gernikako Estatutuaren bigarren artikulua  eta Konstituzioaren aldi baterako laugarren xedapena baizik" , hauek biek onartzen dutelarik Euskadi eta Nafarroa autonomi erkidego berean bateratzeko aukera.

Eusko Legebiltzarrak uko egin dio Euskadiko armarritik lehen Nafarroaren armarria hartzen zuen zuriunea kentzeari 19Otsailak
2010
2010 OtsailaK 19 |
Berria

PARTEKATU

Euskadiren oraingo armarriak lau kuartel ditu eta hauetako hiruk ordezkatzen dute Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia herrialde historikoak; laugarrena hondo gorrizko gune zuria da. Azken kuartel honek Nafarroaren armarria hartzen zuen Auzitegi Konstituzionalak 1985 urtean kentzea agindu zuen arte “Nafarroako eskumen esparrua inbaditzen eta urratzen zuelako”.

Euskadiren armarriaren modifikazioa Auzitegi Konstituzionalak agindu zuen Eusko Kontseilu Nagusia autonomia aurreko erakundea 1978ko azaroaren 2ko ebazpen bidez sortu ondoren. 1936ko diseinua berreskuratzen zuen enblema honek lau armarri bateratzen zituen: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa- azken hau irudikatzen zelarik hondo gorri gaineko kateen bidez. Auzitegi Konstituzionalak bere ebazpena eman ondoren Eusko Jaurlaritzak kateak kendu zituen, baina gorri gunea mantendu zuen.

Interesatu Zaitez