Urkullu: “Gaur berriz joango ginateke”

EAJ-PNVren EBBren presidenteak, Iñigo Urkulluk, defendatu egiten du bere blog pertsonalean EAJ-PNVko agintari batzuk larunbatean Donostian egin zen manifestaldian egotea. Urkulluk ondokoa baieztatu du: "Funtsezkoak diren eskubideak, sistema demokratiko baten nahitaezkoak direnak, defendatzeko ekintza honetara joan ginen (eta joan ginen diot ni neu bertan egon ez arren, aurreko beste manifestaldi batzuetan ere erabili den formatua delako)".

Urkullu: “Gaur berriz joango ginateke” 19Urriak
2009
2009 UrriaK 19 |
Berria

PARTEKATU

"Adierazpen askatasuna eta biltzeko askatasuna bezalako eskubideak dira. Eta Herri honetako pertsona guztien eta bakoitzaren eskubideen defentsan joan ginen. Horregatik eta ez beste ezergatik. Gure ustez ez da bidezkoa Garzón  epailearen jardunaren ostean Herrizaingoko ministroak hitz egitea eta esatea bere buruari ezker abertzalea deritzon horrek ezin izango duela politikan parte hartu  indarkeria kondenatu arren. Gu ez gaude jarrera horrekin ados", adierazi du agintari abertzaleak.

Azkenik, Iñigo Urkulluk hau esaten du:  "laburbilduz... tentazioak eta ustezko lasterbideak asko izan arren beti izan behar dut kontuan politikak oinarrietan sustraituta dauden proiektuak eskatzen dituela, garapen zintzoa dutenak, nahiz eta eragozpenak asko izan... Kristalezko bola izan banu ere eta, beraz,  manifestaldia gertatu baino lehenago batzuen eta besteen jarrerak aurrez ezagutu bagenitu, hasierako arrazoiak eta leloak abiaburutzat hartuta nik Alderdiak manifestaldian parte hartzearen aldeko iradokizuna egingo nuen.

Hori gorabehera, manifestaldia igaro ostean, atsekabez ikusten du "lehengo horretan jarraitzen dugula, behingoz jubilatu egin beharko genukeen sorgin-gurpiletik atera ezinik" eta gustatuko litzaidake hausnartzeko, guztiok eztabaidatzeko  abagunea egotea, zeren gainean?:  "Eskubide guztiak pertsona guztientzat. Bakearen eta Askatasunaren aldeko konpromisoa. Erantzukizun politikoa".

Interesatu Zaitez