Bilbaok Flysch goraipatu du esanez Europak zerikusi handia duela Zumaian
Europarako Koalizio barruan dagoen EAJren hautagaiak gaur goizean goraipatu ditu euskal instituzioek Zumaiako biotopoa babesteko garatu dituzten ekimen guztiak eta Flysch izenekoa. Eskualde honetako paisaia eta balore ekologiko handia ondo neurturik, Izaskun Bilbao Barandicak "Europak zerikusi handia du Zumaiarekin" esan du paisaiaren edertasunean eta animali eta loreetan eskaintzen duen aberastasunean begiak jarrita, eta nazioarte mailan egindako ikerketak eta turismo alorrean eskaintzen dituen aukerak kontuan harturik.
"Europak zerikusi handia du Zumaiarekin" esaldi hori baliagarri suertatu zaio hautagai jeltzaleari ingurumenaren babesa moduko gaiak aipatzeko. Europak Batasuneko kide diren herrialdeetan aplikatzen den ia arau guztiak ematen ditu. Ingurumena babestea ataza globala da eta estatuz gaindiko instituzio baten koordinazio eta ahalmena behar du baina baita txikien ahalegina araudi horren koordinaziopean. "Hori da globalean pentsatzea eta tokian tokikoa jardutea". Bilbaok adibide hau eman du "Europan egoteak duen garrantzia eta bertan gure ikuspuntuak eta baloreak defendatzeko eta eskaintzeko. Han erabakitzen dira egunero eragiten diguten gaiak. EAJ alderdia da Brusela eta Estrasburgon egongo den euskal alderdi politiko bakarra eta Euskadiko hiritarren interesetan jarriko dugu gure ahalegin guztia, bata ala bestea izanik hiritarren pentsamoldea".
Zentzu horretan hautagaiak aipatu egin ditu euskal instituzioek biotopo hau babesteko eta ezagutzera emateko martxan jarri dituzten neurriak, hala nola azalpen liburua, nazioartean egin diren dokumentalak, bide sarea egiteko egin den azterketa eta abian jarri diren jarduera guztiei zentzua emateko eta Flish delakoa nazioarte mailako erreferentzia bihurtzen lagunduko duen zuzendari zientifikoa kontratatu izana. "Hori ere bada Europaren alde lan egitea eta prest egongo naiz helburu hauek erdiesteko eurolegebiltzarkide gisa egin ahal izango ditudan jarduera guztiei ekiteko".
Legebiltzarkide jeltzaleak aipatu egin du ingurumena babesteko kontzientzia sustatzeak duen garrantzia. Jarduera ildo honekiko duen konpromisoa azpimarratu du. Bere hitzetan "eguraldiaren aldaketari aurre egiteko egitasmoan ezarri ditugun neurrien alde egingo dugu." Zentzu honetan azpimarratu du energia berriztagarrien aldeko apustua, 2020 urtean izan beharko delarik Europan kontsumituko den energia osoaren % 20 a. Poztu egin da enpresek eta euskal instituzioek egindako apustu ausartari ezker "Euskadik enpresa aitzindariak dituelako energia berriztagarriak produzitzeko makinak egiteko eta energia hau banatzeko ere. Toki onean dago etorkizunean merkatu honetan parte hartzeko orduan".