Ibarretxe: “Herri honen liderra Euzko Alderdi Jeltzalea da”

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak gaur Euzko Alderdi Jeltzaleak Bilboko Plaza Berrian burutu den ekitaldian adierazi duenez, "pertsonengan, herriarengan, pentsatu behar dugu. Hori da gure bidea. Krisi ekonomikoaren kontra borrokatzea, herria defendatzea, pertsonak zaintzea... hori da gure bidea. Gure bide bakarra".

Ibarretxe: “Herri honen liderra Euzko Alderdi Jeltzalea da” 12Apirilak
2009
2009 ApirilaK 12 |
Berria

PARTEKATU

Aberri Eguna dela eta Bilbon burutu den ekitaldian adierazi duenez, "ETAk ez du gure bizitzetan inolako tokirik. Sobran dago. ETAk Euskadin min asko egin du. ETA sobran dago. Aberriaren alde hil daiteke, baino inoiz ez erail. Inoiz!".

Ibarretxeren ustez, "orain lanean jarraitu behar dugu. Koalizioen gainetik, aberri honekin konpromiso bat daukagu. Eta ez ahaztu azken hauteskundeetako emaitzek argi esan dute: Euskal Herria gugan konfiantza dauka eta lidergo naturala guri dagokigu, beraz, lideratzen jarraitu behar dugu".

"PP eta PSOEk egin nahi dutena zilegi da baina Espainian elkar mokoka dabiltza eta hemen elkarri muxuka dabiltza. Ulertezina da. Gure kontra doan gobernu frentista da. Ez dute herriarengan pentsatzen, beraiengan baino ez dute pentsatzen. Herri honen liderra Euzko Alderdi Jeltzalea da" gaineratu du.

Interesatu Zaitez