Urkullu: PP-PSE akordio berriak gogora ekartzen du garai bateko esaldia, “Espainia hobe gorri apurtata baino"

“Egun hauetan, PPko idazkari nagusiak, Dolores de Cospedal, EAJ-PNV gobernutik ateratzeko posible edota beharrezko den guztia egingo dutela adierazi du. Horrek burura ekarri dizkit jada gainditu genituela uste nuen garaiak. Hala ere, ez da berria Euskadiko PPko eta PSE-PSOEko buruzagien ahotik halako mezuak entzutea", idatzi du EBBeko buru den Iñigo Urkulluk bere blogean.

Urkullu: PP-PSE akordio berriak gogora ekartzen du garai bateko esaldia, “Espainia hobe gorri apurtata baino 30Abenduak
2008
2008 AbenduaK 30 |
Berria

PARTEKATU

Urkulluk dio “aurkaria oposiziora atera eta gobernua eskuratzeko xede logikoa obsesio bihurtzen denean, euskaldun askori hotzikara datorkidgula esango nuke. Oraingo honetan, ez da PP obsesionatua eta obsesiboa. PSE-PSOEtik etorritako mezuez ari naiz, Patxi Lopezi buruz. Batzuetan irudipen kezkagarri bat izaten dut, izan ere obsesiboek haien helburuak lortzeko demokratiko deritzon edozein bide erabil dezakete. Okerrena? Azken sei urteetan halakoak bizi izana."

Mayor Oreja-Redondo Terreros itunak kale egin zuenean, Rodriguez Zapateroren proposamena jarraitu eta PP eta PSOE ados jarri ziren, alderdien legea asmatzeko. Haiek ere ez zekiten nola funtzionatuko zen, baina orduan eta orain dituen helburua berbera dira, euskal hauteskunde mapa nahastea, alegia. Nahiz eta horren onuradun nagusia ETA izan. PSOEko arduradunek gordinki aplikatu dute legea, Patxi Lopez eta Euskadiko beren partidu osoaren onirizpen isilarekin. Hortaz ari nintzen joan den igandean, hilak 21, honakoa bota nuenean: "Eta haien Madrilgo buruzagiek beti izango dutelako alderdien legea erabiltzea. Bide batez, hori bai etekina ETAk hortik lortzen duena!. Beste behin ere laguntza jasoko lukete, gizarte honi presio gehiago egin eta beste modu batean lortezinak diren emaitzak behartzeko. Horixe izan baita azken sei urteotako bizipena”. Hori da esan nuena, hitzez hitz. Post hau irakurtzen ari den lagun horri dei egi nahi diot, joan den asteleheneko, hilak 22, hemerotekara jo dezan. Hedabide bakoitzak zer dioen aztertu, PSOE-PSEk niri erantzuteko zer bide erabili duen identifika dezan eta azken egunetako albisteak aztertu ditzan.


Alderdi Jeltzalearen edo Lehendakariaren aldeko izatearen zantzurik ez duen Euskobarometroak berriz ere urduritu ditu. Datu soziologiko guztien arabera, Ibarretxe da hobekien baloratutako politikaria. Bera nahi dute lehendakari eta EAJ-PNV hauteskundeen irabazle. Hori guztia Euskadi garatutako gizartearen bidean jarri duen Eusko Alderdi Jeltzalearen etenik gabeko 30 urteko gobernuaren ondoren, edo hobe esanda, ondorioz. Azken urteetan aurka izan ditugun kanpaina guztien gainetik, eta beste taldeek ez bezala, iraganean egindako akatsen gainean guk gure buruari egin diogun kritika gordinaren gainetik.

Orain herritarren berronespena falta da. Hori horrela, PPk, idazkari nagusi Dolores de Cospedalen bitartez, agertu du, ahal duen guztia egingo duela Euskadin gobernu abertzalerik egon ez dadin. Zer esan nahi du esaldi horrekin? Horrek gogora dakarkigu bestelako esaldi bat: “Espainia hobe gorri apurtuta baino". Tamalez, ondo asko dakigu guztiok esaldi hura egi bilakatzearen ondorioak nolakoak izan ziren. Egun, (XXI. mendean) ez lirateke horretaraino helduko...baina egonezina eragiten duena, proposamen horren hartzailea sozialista bat izatea da, Patxi Lopez, alegia. Isilik egotea erabaki du, edo bestela legebiltzarkide gehien pilatzea lortzen dun hark irabaziko duela esatea. Ezkutuan dabil. PPko botoak behar dituela daki, eta ez du PP haserraraziko duen ezer egin edo esan nahi. Isilik dago, hala agindu baitiote estrategek eta Madrilgo nagusiek. "Hainbat eta gutxiago hitz egin, are hobe", esaten diote. Egia esan, ezin zorrotzago ari da agindua betetzen. Ezkutuan zain dago, PPko aulkiak gehituta estatu espainiarreko demokraziaren historian saririk amestuena lortzeko esperoan. Baina zenbakiak ez datoz bat... ez bada...

Irakurleak erabaki dezala.

Ni EGIko gazteei egindako planteamendura itzuliko naiz: konpromiso autokritikoa, Think Positive, Thing Global eta elkartasuna.

Interesatu Zaitez