“Laboa, hain zintugun zu hizkuntza geurearen bereko umila eta handia, biak pareko”

Gipuzko Buru Batzarrak nabarmendu nahi izan du Laboak haren musika eta ahots bakarrarekin “gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak” abestu zigula”. Abeste hori egun triste honentzako itxaropena da. Badakigu hala izango dela. Sortuko dira besteak…zu errepikaezina zarelako”.

“Laboa, hain zintugun zu hizkuntza geurearen bereko umila eta handia, biak pareko” 01Abenduak
2008
2008 AbenduaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok haren "atsekabe handia" azaldu du Mikel Laboa (74 urte) kantautore donostiarraren heriotzarengatik. Diputatu nagusi horrek, gainera, azaldu du, nahiz eta "gizon artista joan den", "Euskal Herriari izugarrizko musika eta arte legatua" uzten diola".

Olanok, Gipuzkoako hiriburuan, Laboaren hil kapera bisitatu du Errekalde auzoko beilatokian eta nabarmendu du artista hori "euskal kulturaren biziraupen eta eboluzio gaitasunaren egiazko sinboloa izan dela".

Bestalde, EAJren bozeramaileak, Xabier Ezeizabarrenak, Donostiako Udalean, haren "doluminak eta maitasuna" azaldu dizkio Mikel Laboa kantautore donostiarraren familiari eta lagunei. Xabier Ezeizabarrenak, horrez gain, "haren ibilbidea egile unibertsal, musika jeinu eta gizon baketsu gisa" azpimarratu du.

Interesatu Zaitez