Sabino Arana Fundazioak XX. urteurrena ospatu du eta Artean esku-hartzaile historiko guztiak bildu dira

Sabino Arana Fundazioak hogeigarren urteurrena ospatu du, 1988ko urriaren 11n eratu ostean, eta Artea-Arratiako Euskal Nazionalismoaren Artxiboaren eta Museoaren egoitzan Patronatu horren ibilbide historikoan esku hartu duten guztiak bildu dira, Iñigo Urkullu EAJko EBBren presidentearekin batera.
Sabino Arana Fundazioak XX. urteurrena ospatu du eta Artean esku-hartzaile historiko guztiak bildu dira
20
Urria
2008
Berria
PARTEKATU
20 Urria 2008 | Berria
Topaketa horretan, Artxiboaren eta Museoaren instalazioak bisitatuko dira, bertan azken urteotako ibilbidea nahiz behar bezala artatutako dokumentazio zabala eta objektuak ikusteko aukerarekin.

Hasierako hogei urteetan, Sabino Arana Fundazioak hiru egoitza izan ditu: lehenengoa, Ercilla kalearen 24. zenbakian (Bilbo); bigarrena, Sabin Etxean, Bizkaiko hiriburuan kokatutako EAJren egoitza dena; eta gaur egungoa, Bilboko Gran Via kalearen 29. zenbakian.

Horrez gain, 1993ko urtarrilaren 26an, Artea-Arratiako Meñaka Jauregian Euskal Nazionalismoaren Artxiboaren eta Museoaren gaur egungo instalazioak inauguratu ziren.

Fundazioak Sabino Arana sariak 110 pertsona ospetsu eta erakunde baino gehiagoren artean banatu ditu, batez ere, “gizarteari zerbitzua emateko nahia eta zaletasuna” direla medio. Gainera, hausnarketa eta eztabaida egiteko tribunan 200 hizlari baino gehiagok esku hartu dute, eta 4.200 parte-hartzaile baino gehiago bildu dira antolatutako 120 mintegietan eta 40 mahai-inguruetan.
PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ