Euskadiko PPren Presidente Antonio Basagoiti eta EAjren EBBren presidente Iñigo Urkulluren arteko bilera

EAJk adeitsutzat jo du Euskadiko PPren presidente Antonio Basagoitik eta EAJren EBBren presidente Iñigo Urkulluk gaur Sabin Etxean izan duten lehen topaketa ofiziala. Bileran bi arduradunek Euskadiko egoera soziopolitikoa eta ekonomikoa aztertu dute.

Euskadiko PPren Presidente Antonio Basagoiti eta EAjren EBBren presidente Iñigo Urkulluren arteko bilera 17Urriak
2008
2008 UrriaK 17 |
Berria

PARTEKATU

Euzko Alderdi Jeltzalearen arabera, bilera hau ezinbesteko urratsa izan da euskal alderdi politikoen arteko harremanak normalizatzeko bidean. EAJren ustean, elkarrizketa da gizarteak dituen arazoak konpontzeko bide bakarra, EAJk eta PPk desberdintasun ideologikoak eta jarrera politikoak bestelakoak dituzten arren.

EAJk alderdi politikoen arteko bilerak izaten jarraitzeko borondatea agertu du.

Interesatu Zaitez