Urkullu: “Mundua da Euskadiren mundua”

Iñigo Urkulluk, EAJren EBBren presidenteak, Sabino Arana fundazioak antolaturiko ekitaldian parte hartu du gaur goizean. Ekitaldian, nazioarteko adituek eta Europako zein Latinoamerikako buruzagi politikoek globalizazioaren erronka berriak aztertu dituzte. Urkulluk zera adierazi du: «Mundua da Euskadiren mundua. Alde batetik, herri bat izatearen abantailak ditugu, eta, bestetik, egokitzeko ahalmena».

Urkullu: “Mundua da Euskadiren mundua” 05Ekainak
2008
2008 EkainaK 05 |
Berria

PARTEKATU

«Euskaldunok herri bat izatearen abantailak ditugu, eta herri izatearen kontzientziari eusten jakin izan dugu historian zehar, garapen ekonomikoa eta soziala alde batera utzi gabe. Eta, gainera, egokitzen jakiteko eta ahal izateko gaitasuna eta abantaila ere badugu», Urkulluren hitzetan.

Buruzagi jeltzaleak honako hau erantsi du: «Gurea bezalako herri txiki batentzat egokitzea, erronka izateaz gain, beharra ere bada, ia bizirauteko beharra, esan genezake. Baina premia hori ez da gauza berria, historia osoan izan da horrela. Beraz, guretzat, aspaldiko kontua da. Hortaz, egokitzeko ahalmena eta osagarriak izateko modua bilatzeko adimena ere badugu, ez Europari dagokionez bakarrik, baita munduari dagokionez ere. Eta gure apustua jakintzaren eta berrikuntzaren aldekoa da zalantzarik gabe, globalizazioa bera uzten ari den hutsune horiek betetzeko. Gutxi batzuon lana batuta, gizarte handi bat izaten jarraitzearen aldeko apustua ere bada, ez handia tamainan, baina bai ongizatean eta garapenean. Mundua da Euskadiren mundua».

Interesatu Zaitez