La Caixak eta Santurtziko Udalak Energia. Mugi zaitez etorkizun iraunkorraren alde erakusketa aurkezten dute

La Caixak eta Santurtziko Udalak Energia. Mugi  zaitez etorkizun iraunkorraren alde erakusketa aurkezten dute 22Maiatzak
2008
2008 MaiatzaK 22 |
Berria

PARTEKATU

     Energia kontsumoa hirukoiztu egin da munduan azken 60 urteetan, eta gizakia, behar itzel horiei erantzuteko, eskala handiko baliabideak ustiatzen hasi da, neurri handi batean berriztagarriak ez diren eta kutsagarriak diren baliabideak.        La Caixa Gizarte Ekintzaren iraunkortasunari buruzko programa ibiltari honek Santurtzin aurkeztuko du bere lehen proposamena: Energia. Mugi zaitez etorkizun iraunkorraren alde. Ingurunea zaintzeak nolako garrantzia duen azaltzea da erakusketaren helburua, eta herritarrak energia baliabide naturalak modu eraginkorrean kudeatzeko beharraz kontzientziatzea.        Energia. Mugi zaitez etorkizun iraunkorraren alde Santurtzin inauguratuko da, herri horretako Udalaren lankidetzari esker. Bisitariak erakusketan bi ibilbide egin ahalko ditu, zientifikoa eta historikoa, energia kontsumoaren historian barrena. Erakusketak badu eskolentzako bisita programa bat ere, haurrak ingurunea zaintzeko garrantziaz sentsibilizatzeko.        La Caixa Gizarte Ekintzako Ingurumen eta Zientziari buruzko Programak bost lan ildo ditu: galzorian dauden espezieak zaintzea, ESAren sateliteetatik Lurra behatzea, ingurumen proiektuetarako diru laguntzak ematea, natura parkeak zaintzea eta iraunkortasun ibiltaria.

Interesatu Zaitez