Juan Jose Ziarrusta, Durangoko alkatea, hil da

Durangoko alkatea, Juan Jose Ziarrusta, atzo hil zen bihotzeko ebakuntza baten ondoren. Medikuak bakterio endokartitisa sendatu nahian ari zitzaizkion, hau da, bihotz estalkian sortutako infekzio bat, arrazoi horregatik sartu baitzuten, urgentziaz, apirilaren 10ean, osteguna, Barakaldoko Gurutzeta ospitalean.

Juan Jose Ziarrusta, Durangoko alkatea, hil da 25Apirilak
2008
2008 ApirilaK 25 |
Berria

PARTEKATU

Atzo, 17:45ean, jakinarazi zitzaion Iker Oceja EAJko zinegotziari, hel zitekeen albiste okerrena. «Ospitaletik deitu zain geunden, gaur —atzogatik— bihotzeko ebakuntza egiten baitzioten», esan zuten. Oceja eta gainerako zinegotziak ohiko Udalbatzan zeuden, Aitziber Irigoras jarduneko alkate zela.

Interesatu Zaitez