Ibarretxe: "ETAk ez du euskal gizartea geldiaraziko"

Ertzaintzak "egunero" egiten duen "esfortzua" aintzatetsi du Juan Jose Ibarretxe lehendakariak gaur Donostian eta ETAri ohartarazi dio bere ekintzekin ez duela lortuko euskal gizartea geldiaraztea.

Ibarretxe: 17Apirilak
2008
2008 ApirilaK 17 |
Berria

PARTEKATU

Gipuzkoan ekitaldia aurkeztu du Ibarretxek eta bertan elkartasuna agertu die PSE-EEri, "zorionez" arin zauritutako zazpi ertzainei eta Ertzaintzari bere osotasunean.

Euskal gizartearen izenean Ertzaintzari agertu dio "bere lana eta egunez egun gizarte honetako gizon eta emakume guztien askatasunak defendatzeko egiten duen" esfortzua aintzatesten duela.

"Bitxia da euskal gizartea aurrera begira dagoen egun batean ETA atzera begira egotea, inolaz ere buelta nahi ez dugun iragan suntsitzailera begira. Batzuk eraikitzen, besteak suntsitzen. Bistakoa da ETAk euskal gizartea geldiarazi nahi duela, baina gizarte bat ezin du geldiarazi atzetik eta bere kontra dagoenak, ezinezkoa da", esan du.

Interesatu Zaitez