Santiago Carrillo, Jose Maria Bengoa, Cristina Iglesias, Almudena Cid eta Vicinay Cadenas, 2007ko Sabino Arana saridunak

Santiago Carrillo PCEren idazkari nagusi ohia, Jose Maria Bengoa doktorea eta nutrizioaren arloko nazioarteko espezialista, Cristina Iglesias eskultorea, Almudena Cid gimnasta eta Vicinay Cadenas euskal enpresa aukeratu ditu Sabino Arana Fundazioaren Patronatuak Sabino Arana Sarien XIX. edizioan sarituak izateko; sariak, urtero ematen ditu Fundazioak, euskal abertzaletasunaren sortzailearen jaiotzaren urteurrena ospatzeko.

Santiago Carrillo, Jose Maria Bengoa, Cristina Iglesias, Almudena Cid eta Vicinay Cadenas, 2007ko Sabino Arana saridunak 17Urtarrilak
2008
2008 UrtarrilaK 17 |
Berria

PARTEKATU

Urtarrilaren 27an, igandearekin, 12:00etan Bilboko Arriaga antzokian Sariak emateko egingo den kultur ekitaldian Juan Jose Ibarretxe lehendakaria izango da buru; gainera Euskadi osoko politika, gizarte, kultura eta kirol arloetako ordezkari ugari ere egongo dira.

Interesatu Zaitez