Parlamentuko kazetariek Iñaki Anasagasti hautatu dute ‘urteko senatari”

Gorte Orokorretan informazioa ematen duten kazetariek “Urteko senatari” izendatu dute Senatuko mahaiko lehen idazkaria eta Eusko Jeltzaleak Senatarien Taldeko kidea den Iñaki Anasagasti.

Parlamentuko kazetariek Iñaki Anasagasti hautatu dute ‘urteko senatari” 19Abenduak
2007
2007 AbenduaK 19 |
Berria

PARTEKATU

Halaber, Kongresuan Euskal Taldearen bozeramailea den Josu Erkoreka finalista izan da ‘Emilio Castelar Sarian’. Aitor Esteban diputatua “Ustekabeko Diputatua” kategorian sartu dute eta Javier Maqueda senataria “Ustekabeko Senataria” mailan.

Ez da lehenengoa Anasagasti Parlamentuko komunikazio bideek banatzen dituzten sari hauetan irabazle geratzen dena ‘Hizlaririk onena”, “Prentsarekiko harremanik onena” eta ‘Gobernuaren zigorra” kategoriak ere irabazita dituelako.

Interesatu Zaitez