EAJk erabakitzeko eskubidearen aldeko Txosten Politikoa onartu berri du

Euzko Alderdi Jeltzalearen Batzar Nagusiak bere Txosten Politikoa onartu berri du. Txosten horretan, erabakitzeko eskubideari buruzko adostasuna lortzearen aldeko apustua egiten da; batetik, alderdi politikoen artean eta, bestetik, euskal erakundeen eta Estatuaren artean. “Gaindi ezin daitekeen blokeorik” gertatuz gero, herri kontsulta egitea aldarrikatzen du.

EAJk erabakitzeko eskubidearen aldeko Txosten Politikoa onartu berri du 01Abenduak
2007
2007 AbenduaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Bihar, Batzar Nazionalaren 72 kideek EAJren EBBren presidente berria izendatuko dute; hots, Iñigo Urkullu. Berak hartuko du Josu Jon Imazen lekukoa. Abenduaren 14an amaituko da exekutiba jeltzale osoa izendatzeko prozesua, gainerako burukideak aukeratutakoan, hain justu.

Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, EBBren idazkari Josune Ariztondok azaldu ditu Batzar Nagusiaren ildo nagusiak.

Alderdiaren V. Batzar Nagusia izango da honakoa. Lehenengoa 1987an egin zen eta geroztik lau urtean behin egiten da, hurrengo lau urteetarako “alderdiaren proiektu politikoa eta zehaztasun estrategikoa berresteko, berformulatzeko eta sendotzek”.

Interesatu Zaitez