Egibar: “Ibarretxek bide koherentea, demokratikoa eta oso zuzena proposatzen du”

Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaile Joseba Egibarrek lehendakariaren proposamenak bide «koherentea, demokratikoa eta oso zuzena» xede duela adierazi du. Ibarretxek 2008ko ekaina baino lehen erabakitzeko eskubidea barne hartzen duen hitzarmena lortu nahi du, eta urte horretako urrirako hitzarmena onartzeko kontsulta edo blokeo-egoera gainditzeko galdeketa antolatu nahi du.

Egibar: “Ibarretxek bide koherentea, demokratikoa eta oso zuzena proposatzen du” 28Irailak
2007
2007 IrailaK 28 |
Berria

PARTEKATU

Juan Jose Ibarretxek Eusko Jaurlaritzako politika orokorrari buruzko eztabaidan parte hartu ondoren, Egibarrek lehendakariaren proposamena «2001etik Gobernuburu gisa egin duen ibilbidearekin oso koherentea» dela azaldu du.

«Gobernu honen eta aurrekoaren ibilbidea jarraitu duen edonork espero dezake edo ezinbestekoa irudituko zaio, esango nuke nik, blokeo egoeraren aurrean, alde batetik, akordioa lortzeko aukera erabat aprobetxatzea eta, bestetik, ezerk irtenbiderik ez izatearen pentsamendua alde batera uztea», adierazi du.

Interesatu Zaitez