Imaz: “Retolaza bere herriarekin konprometiturik zegoen eta euskal erakundeak berreskuratzen lagundu zuen"

EAJren EBBren presidentea den Josu Jon Imazek esan du Retolaza “benetako abertzalea” izan zela. Gaineratu duenez, “garai oso zailetan, diktadura eta erresistentzia garaian” izan zen EAJren burukidea. Hori dela eta, Imazen ustean, “bere herrialdearekin konprometitutako gizona” izan zen, eta bere lana “garrantzitsua izan zen 1979az geroztik euskal erakundeak berreskuratzeko”.

Imaz: “Retolaza bere herriarekin konprometiturik zegoen eta euskal erakundeak berreskuratzen lagundu zuen 23Apirilak
2007
2007 ApirilaK 23 |
Berria

PARTEKATU

Erakunde-ordezkariek eta EAJren kideek gaur goizean bisitatu dute Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburuorde izandako Luis María Retolazaren hil-kapera. 82 urte zituela hil zen atzo, eta gorpua Ertzaintzaren Arkauteko akademian dago.

Era berean, Imazek esan du Retolazak “zeregin garrantzitsua” izan zuela. Izan ere, Herrizaingo sailburu zenean, “Ertzaintzaren sustatzaile nagusia izan zen”; egun “herrialde honetako ondarearen zati” den erakundekoa, hain zuzen ere. “Herrialde honetarako, autogobernurako, oso gizon garrantzitsua izan zen, eta gaur gogoan daukagu”.

Interesatu Zaitez