Ehunka pertsonak, EAJ-PNV, EA, EB eta Aralar alderdietako buruek eta Eusko Jaurlaritzak lagundu diote Lehendakariari Justizia Jauregian sartu denean
Ehunka lagun bildu dira gaur, EAJ-PNV, EA, EB eta Aralar alderdietako kideekin eta Eusko Jaurlaritza osoarekin batera, Bilboko Justizia Jauregiaren inguruetan Juan José Ibarretxe lehendakariari laguntzeko goizeko bederatzi eta erdietan egoitza judizialean sartu denean.
Herritar batzuk ordua baino lehenago hurbildu dira EAEANra. Bertan, dagoeneko polizia-lerro bat egon da Lehendakaria jauregira sartzeko.
Eusko Jaurlaritzaren sailburu guztiak jauregiaren aurrealdean egon dira eta alderdietako kideak polizia-lerroaren alde batean eta bestean.