Milaka pertsona batu dira Gaztelu Plazako kontzentrazioan

Nafarroako alderdi parlamentario guztiak batu dira gaur 28 etorkinen elkarteek sustatu duten eta ETAk Barajasen burutu zuen eta bi ekuadortarren heriotza eragin zuen atentatua gaitzesteko Iruñan burutu den kontzentrazioan.

Milaka pertsona batu dira Gaztelu Plazako kontzentrazioan 13Urtarrilak
2007
2007 UrtarrilaK 13 |
Berria

PARTEKATU

Kontzentrazioan 3.000 pertsona baino gehiago batu dira eta normaltasun osoz burutu da "Bakearen alde, bortxakeriari ez" lelopean. Ekitaldia, Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacioren omenez, hiru minutuko isilunearekin hasi da. Ondoren, Johnny Calva ekuadortarrak deialdiaren lema gaztelaniaz, euskaraz eta quechua hizkuntzan errepikatu du. Amaitzeko, Yerovi Ordoñezek elkarte guztien artean sinatutako agiria irakurri eta azpimarratu duenez, "zorigaitz hau ez luke helburu alderdikoirik izan behar".

Interesatu Zaitez