Lankidetza egitasmoetako partaidetza maila eta boluntarioak Araban hizpide

Sabino Arana Fundazioaren Xabier Landaburu iraskundeak mahainguru topaketa antolatu du Gasteizen, arabar gizarteak eta, zehazki, gazteek garapenerako egitasmoetan duten konpromiso-mailaz, boluntariotzaz… eta behartsuenekiko elkartasunaz hitz egiteko eta eztabaidatzeko.

Lankidetza egitasmoetako partaidetza maila eta boluntarioak Araban hizpide 12Urtarrilak
2007
2007 UrtarrilaK 12 |
Berria

PARTEKATU

Izenburutzat “Lankidetzaren erronkak eta gizarte solidarioa” izango duen elkarraldia datorren ostegunean, urtarrilaren 18an, egingo da 19:30etan Aldabe Auzo Etxean (Eulogio Serdan, 2 Vitoria-Gasteiz). Hizlariak izango dira, Jose Angel Cuerda, Gasteizko alkate ohia; Aitor Gabilondo, Gasteizko Udalaren Garapenari Laguntzeko Lantaldeko arduraduna, eta Natalia Rodriguez, Euskadiko GGKEen Koordinakundekoa eta Jendaurreko Eraginerako arduraduna.

Helburua da, arabar gizartea aztertzen eta, zehazkiago, horren erradiografia bat egiten saiatzea, hark lankidetza-egitasmoetan duen engaiamendu maila, aurkezten zaizkion aukerak, aurkitzen dituen oztopoak eta, halaber, boluntario ereduaren ezaugarriak jakiteko. Hortaz, bada, jakin nahi dira, bateko, herritarren eta, batez ere, gazteen ikuspuntuak eta, besteko, azken horiek betetzen duten eginkizuna mundu gero eta globalizatuago batean, gizarte kapitalistaren eta garatu bakoen arteko haustura areagotu den mundu honetan.

Interesatu Zaitez