Egibarrek: "ETAk modu basatian apurtu du prozesua eta Batasunari gertaerak kalifikatzeko eskatzen diogu"

Eusko Legebiltzarraren EAJren bozeramale eta Gipuzko Buru Batzarraren lehendakari Joseba Egibarrek adierazi duenez, Barajasko atentatuaren bitartez ETAk “modu basatian apurtu du prozesua, eta ezker abertzalea bera ere lur jota eta amildegiaren ertzean dauka”. Gainera, Batasunari “gertaerak kalifikatzeko” eskatu dio, “hau ez delako klimatologia kontua, ez da lainotuta datorren eguna, ondorioak ekarriko dituen atentatua baino".

Egibarrek: 04Urtarrilak
2007
2007 UrtarrilaK 04 |
Berria

PARTEKATU

Hurrengo hauteskundeetan Batasunak parte hartzeko aukerari dagokionez, “eurek baloratu beharko dute”, esan du Egibarrek, “baina oso konplikatua dirudi”, eta honakoa gehitu du: “egoera honetan lurra ez da leuntzen, alderantziz, oztopo gehiago daude”. 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, Donostian, Barajasko atentatua gaitzesteko elkarretaratzean parte hartu ondoren, buruzagi jeltzaleak gogora ekarri du batzuek esaten zutela “ETAren atentatu batek bi ondorio ekar zitzakeela”, bata “bake prozesua eta Espainiako Gobernua bera kolokan jartzea” eta bestea “ezker abertzalea lur jota uztea”.

Interesatu Zaitez