Imaz: “Egunkaria itxi zutenean, pertsona askori, praktikoki, terrorismoaren kolaboratzaile izatea leporatu zieten”

EAJren EBBren presidente Josu Jon Imazek Localia Euskadi telebista katean egindako elkarrizketan esan du Egunkaria aferari buruzko albistea”nolabaiteko samintasunarekin” jaso duela; izan ere, Imazek dioenez, “2003ko otsailean, Egunkaria itxi zutenean, erabat errugabeak ziren pertsona askori gaitz hori mahai gainean jarri zieten, praktikoki, terrorismoaren kolaboratzaile izatea leporatu zieten”.

Imaz: “Egunkaria itxi zutenean, pertsona askori, praktikoki, terrorismoaren kolaboratzaile izatea leporatu zieten” 15Abenduak
2006
2006 AbenduaK 15 |
Berria

PARTEKATU

Buruzagi jeltzaleak ondokoa ere gaineratu du: “Egunkari bat itxi zuten. Hiru urte eta erdi igaro ostean, ireki ezin den egunkari bat. Ekintza onartezina izan zen; Europa demokratikoan erabat ezohikoa, hedabideek ez dutelako deliturik egiten. Delituren bat egin balitz, kasu honetan gertatu ez zena, pertsonek egingo zuten”.

Imazez ustean, nolabait ere, berriro justizia egin dute edota inoiz praktikan jarri behar ez zuten neurria zuzendu dute. Hori dela eta, sentimendu gazi-gozoa sentitzen du. Pozik dago, azkenean, “gaia bere ibilbidera itzuli delako”, baina samina ere sentitzen du, “hedabide bati eta pertsona ugariri kalte konponezinak eragin dizkietelako”.

Interesatu Zaitez