Europako Alderdi Demokratak azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, Erroman, bere II Kongresua ospatuko du

Euzkadi Buru Batzarrak gaur izan duen bileran, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean Erroman izango den Europako Alderdi Demokrataren hurrengo kongresuan EAJk izango duen jarrera aztertu du. Gainera, joan den maiatzaren 16tik, Europako Alderdi Demokrataren lehendakaria Italiako lehen ministro Romano Prodi da.

Europako Alderdi Demokratak azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, Erroman, bere II Kongresua ospatuko du 13Azaroak
2006
2006 AzaroaK 13 |
Berria

PARTEKATU

Europako Alderdi Demokrata Bruselan sortu zen 2004ko abenduaren 9an zazpi alderdi politikok hala eskatuta; EAJk horien artean. Hortaz, hona hemen Europako alderdi berriaren kofundatzaileak: Demokrazia eta Askatasuna –Margherita (Italia), Frantziako Demokraziarako Batasuna (UDF, Frantzia), Alderdi Laborista (Lituania), Aldaketarako Herritarren Mugimendua (MCC, Belgika), Aldaketa bidea (Txekiar Errepublika) eta Horizonte Berriak (Txipre). 

Erabat europazalea eta Europa federalaren aldekoa, Europako Alderdi Demokrata gerraosteko Europako baloreetan oinarrituta sortu zen, eta, II. Mundu Gerraren ondoren, azken hirurogei urteetan lagundu dute guztiz modu erabakigarrian europarren askatasuna, bakea eta ongizatea finkatzen. Hala, EAD alderdi humanista da oso, eta Europako Parlamentuko aukeretan kontserbadoreen eta sozialisten artean kokatuko litzateke. Hirugarren bide horrek merkatuko gizarte ekonomia defendatzen du, baita solidaritatea eta gizarte justizia ere.

Barne politikari dagokionez, Europako Alderdi Demokratak Europa barnean batera bizi diren nazio identitate desberdinak zaintzearen aldeko apustua egiten du, eta eskuduntza legegileak dituzten eskualdeen rola babesten du Europako politikaren eraketan.

EADk, Alderdi Liberalarekin batera, Demokratak eta Liberalak talde parlamentarioa osatzen du. Talde horretan dago EAJren europarlamentari Josu Ortuondo, Galeuscat-Europako Herriak koalizioaren barruan.

Interesatu Zaitez