Milaka pertsona joan ziren Berara, 2006ko Nafarroa Oinez-era

Eguraldi onak lagundu egin zuen 2006ko Nafarroa Oinez-en arrakastan, mila pertsona elkartu zirela Beran. Goizeko lehenengo ordutik, etengabe iritsi ziren euskaltzaleak. Goizeko 9:30ean izan zen inaugurazio ekitaldia, Labiaga ikastolan eta, bertan, Nafarroako alderdi politiko guztietako ordezkariak ikusi ahal izan genituen, UPNkoak izan ezik.

Milaka pertsona joan ziren Berara, 2006ko Nafarroa Oinez-era 16Urriak
2006
2006 UrriaK 16 |
Berria

PARTEKATU

Berako alkateak eta ikastolako buruak hitz egin zuten, bertaratu zirenei ongietorria emateko. Era berean, eskerrak eman nahi izan zizkieten urtean zehar jai hau errealitate bihurtzeko lagundu duten guztiei, eta Nafarroa Oinez-en gizarte eta kultur eginkizuna gogoratu zuten: “Euskarak Nafarroan duen egoera azaltzeko aldarrikapen bihurtu da eta Nafarroan euskararen alde egiten den jai garrantzitsuena da hau”. 

Inaugurazioaren ostean, ibilbidea ikusi zuten bertaratu zirenek eta, ondoren, duela hamabost urte bigarren hezkuntzaren aldeko apustua egin zuten Labiaga ikastolako gurasoak aintzatesteko ekitalditxoa egin zen. Amaitzeko, Vianako Erentzun ikastolako ordezkariek hartu zuten Nafarroa Oinez-en lekukoa, hurrengo urterako.

Interesatu Zaitez