“Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea” sortu da

Corporacion Multimedia del Norte (Deia-Noticias), Euskal Komunikabideak Hedatzeko Elkartea (Gara-Le Journal), Euskarazko Komunikazio Taldea (Berria-Hitza), Elkar argitaletxea eta banatzailea, Euskaltel telekomunikazioen operadorea eta Bainet zine ekoiztetxea eta telebista elkartu dira Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea sortzeko, eta euskarazko telebista lokalak zabaltzeko helburuarekin.

“Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea” sortu da 20Irailak
2006
2006 IrailaK 20 |
Berria

PARTEKATU

Hedabideen aurrean egindako agerraldian, arduradunek egitasmoaren helburu nagusia azaldu dute, hots, digitalizazioaren abantailak aprobetxatzea euskarazko telebista lokal gehiago sortzeko, "euskarak esparru honetan duen presentzia eskasa kezkagarria delako".

Taldearen izenak (Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea) "definizio zabala" daukala azaldu dute arduradunek, eta izen horretan telebista lokal ugari biltzea espero dute, oraingoz kopuru osoa zehaztu ezin duten arren.

Horretarako, Larrartek aipatu duenez, bihartik aurrera bilerak eta elkarrizketak izango dituzte eskualde ezberdinetako kolektibo ezberdinekin, eta Nafarroa eta Iparraldea baztertuko ez dituztela azpimarratu du.

Oinarri sendoa

Sei enpresek elkarrekin abiarazitako ekimenak "oinarri sendoa" dauka, denek egin baitute bat euskara eta telebista gehiago lotzeko helburu bateratuarekin. Gainera, etorkizunean enpresa gehiagok bat egitea espero dute.

Euskaltelek bazkide teknologiko gisa hartuko du parte, zuntz optikoko azpiegiturak eta zabalkunde aukerak eskainiz.

Bestalde, Bainetek telebista-produkzioan duen esperientzia eskainiko du, eta Elkarrek euskal kulturako erreferentziak emango dizkio taldeari.

Interesatu Zaitez