Eusko Jaurlaritzak gaitzetsi egin ditu kale borrokako ekintzak, eta egileek indarkeriari uko egin ez diotela erakutsi nahi dutela adierazi du

Eusko Jaurlaritzak gaitzetsi egin ditu Donostiako kaleetan izandako azken erasoak. Horrelako ekintzak agindu eta burutzen dituztenek erakutsi nahi dute “indarkeriari uko egin ez diotela eta jendea edo erakunde politikoak mehatxatu eta beldurtzearren indarkeria erabiltzeko prest daudela”, baieztatu du Eusko Jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritzak gaitzetsi egin ditu kale borrokako ekintzak, eta egileek indarkeriari uko egin ez diotela erakutsi nahi dutela adierazi du 11Irailak
2006
2006 IrailaK 11 |
Berria

PARTEKATU

Agirian, Ibarretxeren Gobernuak berriro esan du indarkeriak ez daramala inora, “ulertezina, antzua, alferrikakoa eta zentzugabea delako”. Bere buruari galdetu dio ea “hauxe ote den batzuek mahai gainean jarri nahi duten ekarpena, bakearen eta normalizazio politikoaren prozesua sendotu eta finkatzeko".

"Giza eskubideen errespetua eskatzen den bitartean giza eskubideak urratzen aritzea -ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak- honelako ekintzen atzean daudenen nahaste moral, politiko eta intelektualaren sintomarik nabarmenena da".

Interesatu Zaitez