Ikurrinaren “sorrera”

Duela 112 urte, 1894ko uztailaren 14ko arratsaldeko seietan, lehenengo aldiz altxatu zen Ikurrina Euskal Herriko lehen erakunde jeltzaleak, hots, Euzkeldun Batzokijak, Bilboko Arenalari zeutsola Posta kalean zuen lokaletako balkoian.

Ikurrinaren “sorrera” 14Uztailak
2006
2006 UztailaK 14 |
Berria

PARTEKATU

Euskeldun Batzokijaren kiderik zaharrenak, Ciriaco de Iturri zenak, izan zuen Ikurrina lehen aldiz altxatzeko ohorea; izan ere, Ciriaco de Iturri armada karlista menderatuaren ofiziala izana zen hogei urte lehenago. Ikurrinaren sortzaileak Luis eta Sabino Arana anaiak izan ziren; garai hartan, baina, Bizkaiko banderatzat hartzen zuten, bizkaitarra izenez, eta horrenbestez, Bizkaiko armarriko osagai nagusiak jarri nahi izan zituzten ikur berrian.
Ikurrinak beraren sortzailearen asmoak gainditu zituen eta azkenean Euskal Herri osoak hartu zuen aberri-ikurtzat. Milaka aldiz altxatu izan dute haizetara beraren defendatzaileek, eta hainbat aldiz jaitsi haren arerioek. Gudarien batailoien ikurburu izan da. Gerra zibilean, gure umeak salbatzen zituzten itsasontzien mastetan higitu izan da, haizetan. Galarazia eta ezkutuan gordea. Erasoa, harik eta gorriak, zuriak eta berdeak odol gorriaren koloreaz bat egin arte. Eta defendatua. Jazarpenaren erakusgarri gisa ehundua, marraztua edota margotua. Irudikatua, beste aukerarik ez zegoenean. Maitatua. Sinbolizatzen duen Askatasuna eta Euskal Aberria legez.

Interesatu Zaitez