Zenarruzabeitia: "Euskadiren etorkizuna ez du Zapaterok ezta ETAk ere erabakiko"

 

Idoia Zenarruzabeitia Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordeak nabarmendu duenez, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak edo ETAk baino, "euskal gizarteak erabakiko du Euskadiren etorkizuna".

Zenarruzabeitia: 11Uztailak
2006
2006 UztailaK 11 |
Berria

PARTEKATU

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Gara egunkariak ETAren eta Gobernuaren artean lortutako balizko akordioa hartu du hizpide Zenarruzabeitiak.

Lehendakariordeak ez du balorazio zehatzik egin baina euskal gizartea giltzarri dela azpimarratu du. "Euskal gizarteak herri-kontsulta bidez erabakiko du etorkizuna eta hori da Jaurlaritzaren konpromisoa".

Hala, bake-prozesuaren eta normalizazio politikoaren alde lan egiteko deia egin die alderdi politikoei, erakundeei eta gizarteari: "Hau guztia oso garrantzitsua da, ezin dugu trena galdu", nabarmendu du.

Lehendakariordearen esanetan, bakebidean "arazoak, filtrazioak eta oztopoak" izango dira baina betiere, perspektibari heltzeko deia egin du Zenarruzabeitiak.

Interesatu Zaitez