Eusko Jaurlaritzak euskara eta beste 20 hizkuntza doan ikasi ahal izateko Europako web gune batekin kolaboratuko du

Habeko zuzendariak, Joseba Erkiziak azaldu duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak "Lingu@net Europa" web gunean parte hartuko du. Gune horrekin, 3.500 baliabideren bitartez, mundu osoan euskara eta beste 20 hizkuntza ikasi eta irakatsi ahal izango dira.

Eusko Jaurlaritzak euskara eta beste 20 hizkuntza doan ikasi ahal izateko Europako web gune batekin kolaboratuko du 22Ekainak
2006
2006 EkainaK 22 |
Berria

PARTEKATU

Web guneak Europako Batzordearen finantzaketa izango du eta “munduko ikasle eta irakasle guztientzat erreferentzia bihurtuko da”, izan ere, web gune hori “hizkuntzak doan ikasi ahal izateko baliabideak on-line eskaintzen dituen zentro eleanitza da”.

www.linguanet-europa.org helbidearen bidez, erabiltzaileek hizkuntza modernoak ikasi eta irakatsi ahal izateko, bilaketak egiteko eta baliabide garrantzitsuak erabiltzeko, kalitatezko informazioa eta loturak aurkitu ahal izango dituzte.

Gainera, web gunea honako hizkuntzetan egongo da erabilgarri: euskara, alemana, bulgariera, katalana, daniera, espainola, estoniera, finlandiera, frantsesa, galegoa, greziera, nederlandera, ingelesa, islandiera, italiera, lituaniera, maltera, poloniera, portugesa eta suediera.

Interesatu Zaitez