Biarritz Olympique Pays Basque, Frantziako txapeldun

Milaka miarriztar zalek ongi etorria eskaini diote gaur Biarritz Olympique Pays Basque rugby taldeari, atzo bigarren aldiz jarraian Frantziako Liga irabazi ondoren. Partida Parisko Saint-Danis estadioan izan zen, eta miarriztarrek 40-13 irabazi zioten Toulouse taldeari, Top 14 deritzan finalean. Txapeldunek jendartean egin dute aireportutik Miarrizko udaletxera bitarteko kalejira, ikurrinez eta bandera gorri-zuriez inguratuak.

Biarritz Olympique Pays Basque, Frantziako txapeldun
11Ekainak
2006
2006 EkainaK 11 |
Berria

PARTEKATU

Honako hau izan da Biarritz Olympique taldeak irabazi duen bosgarren rugby-liga, aurretik ere txapeldunaz jabetu baitzen 1935, 1939, 2002 y 2005 urteetan. Biarritz Olympique taldeak bere inguruan biltzen du Iparraldeko zalegorik handiena eta gero eta jarraitzaile gehiago eta sutsuagoak ditu baita Hegoaldean ere.

Interesatu Zaitez