Ezkio-Itsaso proposatu dute Nafarroa eta Gipuzkoa arteko lotune gisa

Euskal Y-ren Gipuzkoako zatia Nafarroarekin lotzeko Ezkio-Itsason plataforma intermodala paratzea proposatu dute Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Nuria Lopez de Guereñu Garraio eta Herri Lan sailburuak eta Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusiak prentsaurrekoan azaldu dutenez, Nafarroako tren lasterrarekin lotzeko modu egokiena litzateke hori. Hala, abiadura handiko trena Tolosatik pasatu eta Altsasura heldu beharrean, beste bide bat proposatu dute bi erakundeek, dena dela, "txosten batek berretsi beharko du aukera egokiena ote den".

Ezkio-Itsaso proposatu dute Nafarroa eta Gipuzkoa arteko lotune gisa 29Maiatzak
2006
2006 MaiatzaK 29 |
Berria

PARTEKATU

Gonzalez de Txabarrik nabarmendu duenez, bi trenbideen lotunea Ezkio-Itsason jarrita, Gipuzkoako hegoaldearen garapenari mesede egingo litzaioke eta Aralar eta Aratz-Aizkorri parke naturalen artean dagoen korridorea baliatuko litzateke.

Horrez gain, ingurugiroaren gaineko eragina murriztuko litzateke, azpimarratu duenez.

Eusko Jaurlaritzak du Euskal Y-ren Gipuzkoako zatia egiteko ardura. Orotara, 94 kilometro izango ditu trenbideak eta horietatik %66 lurra azpian izango dira. 1.600 euroko aurrekontua dute lanek eta Kupo bidez berreskuratuko du Jaurlaritzak dirutza hori.

Oraindik ez dakite noiz abiatuko diren lanok baina litekeena da urte honen amaieran hastea. Dena dela, Lopez de Guereñuk berak aitortu duenez, zaila izango da Europako Batasunak proposatutako datarekin (2010) bat egitea.

Interesatu Zaitez