Miren Azkaratek iragarri duenez, Bake Egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren hurrengo Kontseilu Politikoaren batzarraren ostean aurkeztuko da

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak aditzera eman duenez Kontseilu Politikoaren Bake Egitasmoa, organo honen hurrengo bileraren ostean aurkeztuko da; dena den, Azkaratek ez du oraindik data zehatzik eman.

Miren Azkaratek iragarri duenez, Bake Egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren hurrengo Kontseilu Politikoaren batzarraren ostean aurkeztuko da 11Apirilak
2006
2006 ApirilaK 11 |
Berria

PARTEKATU

Iragan den ostiralean Juan Jose Ibarretxe lehendakariak baieztatu zuenez, Jaurlaritzaren Kontseilu Politikoaren Bake eta Bizikidetzarako Egitasmo Integrala onartua izango da eta "datozen asteotan" eramango da Legebiltzarrera "bakerako bidea arintzeko eta normalizazio politikorako eta adiskidetzerako bidea egiteko, euskal gizartea protagonista izango den prozesuan".
Horrez gain, Azkaratek adierazi du Eusko Jaurlaritzak ez duela ETAren su etenaren gainean Barne Ministerioaren komunikatu ofizialik jaso.

Interesatu Zaitez