Imaz: "Aznar gezurretan zebilen bere Gobernua eta ETAren arteko negoziaketarik izan ez zela esan zuenean"

Josu Jon Imaz EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakariak adierazi du Jose Maria Aznar espainiar Estatuko presidente ohia gezurretan zebilela pasadan ostiralean "bere Gobernuak inoiz ez zuela ETArekin negoziaketarik izan" adierazi zuenean.

Imaz: 05Martxoak
2006
2006 MartxoaK 05 |
Berria

PARTEKATU

RNE irrati katean izan duen elkarrizketan azpimarratu du "Aznarrek, batetik, bere Gobernuko kideak bidali zituela ETArekin elkarrizketatzera eta, bestetik, garai hartan bizi izan zen bake prozesuan zegoen presondegietako politika aldatu izan zuela".
 
Imazen ustez "ezin daitezke erabili mota honetako arrazoiketak bake prozesua oztopatzeko. Alderdi Popularrak bortxakeriaren eta terrorismoaren kontrako borroka, osagai alderdikoi gisa erabiltzeari utzi beharko lioke".

Interesatu Zaitez