Balzaren esanetan Barne sailak epaileak BEC-en gainean emango duen ebazpena beteko du

Javier Balza Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailburuak esan duenez  Batasunak datorren larunbatean egin behar duen ekitaldia debekatzeak "arazoa" suposatuko luke alde politikotik eta "desegokitasuna"  arlo sozialetik. Berretsi egin duenez erabakia epailearena da eta Barne Sailak "bete egingo du".

Balzaren esanetan Barne sailak epaileak BEC-en gainean emango duen ebazpena beteko du 16Urtarrilak
2006
2006 UrtarrilaK 16 |
Berria

PARTEKATU

ETBri eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, prozesuak luzeak diren arren, euskal gizarteak jakin badaki gauzak, ekimen garrantzitsuak mugitzen ari direla eta eskakizun handiak ditu alderdi politikoei egiteko". "Interesgarria da ezker abertzalearen eboluzioa ikustea, bere tesiak mantentzen dituela, urratsak ematen dituela, hartu duen norabidea".
 
Balzak adierazi duenez berak "normaltasun osoz" bizitzearen aldeko apustua egin du. Bere hitzetan "normalizazio politikoan urratsak eman ahal izango dira eragile politikoek- ezker abertzalea barne - bere prozesuak eta eboluzio hori egin ahal badituzte".

Interesatu Zaitez