Ángel Marcos Pérez de Arrilucea

Ángel Marcos
Pérez de Arrilucea

Ángel Marcos Pérez de Arrilucea Pérez de Leceta (Arraia-Maeztu, 1966) senatari izateko aurkeztu da udal-politikan ibilbide luzea egin ondoren. Izan ere, 2003tik 2015era bere herriko alkate izan zen, eta baita Arabako Mendialdeko Koadrilako presidente eta EUDELeko zuzendaritza-batzordean udalerri txikien arduradun ere. Lanbidez nekazaria, gaur egun prokuradorea da Arabako Batzar Nagusietan, hirugarren legegintzaldian, eta da Nekazaritza, Garapen Ekonomiko eta Jasangarritasun, eta Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendu arloetako bozeramaile jeltzalea da. Sabandoko administrazio batzordeko presidente gisa ere hirugarren legegintzaldia beteko du.